jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzarako baliabideak

Teknologia berriak erabiliz Lehen Hezkuntzako ariketak landu ahal dituzte ikasleek beste metodologia eta baliabideak erabiliz. Orrialde hauek lantzerako orduan, interesgarria da ikasleek eskolan lantzeko zein eskolatik kanpo landu ahal izateko beraiek bakarrik edo bestela gurasoen laguntzaz baliaturik.
Posts honetan interesgarrien iruditu zaizkidan helbideak zerrendatuko ditut.Ahalenginduko naiz, hautatzen ikasleek lehen hezkuntzan landuko duten arlo bakoitzeko helbide bat.
Lehendabizi, matematikako arloko helbide hau hautatu dut matematika beste era batera ulertzeko aukera ematen duelako.
Ondoren, interesgarria eta baliagarria iruitzen zait arlo gehienetan erabilgarria den hiztegi bat erabitzea.
azkenik, beste arlo bateko helbidea aukeratuko dut. Helbide honek IKT-ei buruzko informazioa eskaintzen digu eta helbide hori irakasgai honekin estuki erlazionatuta dago.

jueves, 25 de noviembre de 2010

Eskola2.0 eta Arbela digitala

Gaurko gizarteak bultzatzen du eskola eraldatzera. eskola2.0 programa helburu bat bakarrik du: transformazioa eta eraldaketa. Metodo hauek onura ekarri dezakete baina kaltea ere sor dezakete hezkuntzan. Hauen menpe ezaugarri hauek daudelako: irakasleen motibazioa, erabilitako metodologia, zentruaren partaidetza, zentroaren eta kurrikulumaren planen integrazioa, laguntza eta assoramendua eta TIC-en adaptazioa.
Porgrama honek ez du arazo hauei aurre egiteko konponbiderik jartzen eta ez da aurkitzen saiatzen. Programa hau teknologiak eskuratzen zentratzen da eta ez pedagogia bat eskeintzen zentruari.
Laburbilduz, esan daiteke Eskola2.0 ez dela hezkuntza edo irakaskuntza programekin lotura handia duen programa baizik eta, diru publikoaren gastua justifikatzeko erabiltzen den aitzakia hezkuntzaren prozesu merkantilizatu batean.
Eskola2.0-ren aitzindaria arbela digitala proiektua dugu. Proiektu hau Kurrikulum edo esperientzia gabe jarri zen praktikan. Proiektu honekin zentruek baliabide teknologikoak eskuratu behar zituzten eta honek izugarrizko inbertsioa suposatzen zuen. Proiektu honen emaitzak hauxe zioten: ikasleek emaitza berberak lortzen zituztela ( teknologi berriekin zein ez).
Ondorioz "Arbel digitala" erabili duten irakasle batzuk Eskola2.0 programa martxan jartzearen kontra agertzen dira.
Ondorio modura esan dezaket, teknologi digitalen gizarte batetan bizi gara eta hezkuntza berria horri lotuta dago. Horregaitik honetan murgildu beharko ginatezke: hezkuntza modelo bat gizarte digital honetarako, ezagutzaren, irakaskuntza, baloreen, pedagogi estrategien eta konpartitzearen aldaketen alde, egitura berriak jartzen eta ahalbidetzen, irakaslearen eta hezkuntza komunitatearen partaidetza bultzatzea, irakaslea eta zentrua zaintzen, irizpide zehatzak jarriz teknologia berriak erabiltzen eta ezagutzak eta software librea sartzea prozesu dinamizizatzaile bezala.
Kontestu honetan izango luke hezkuntza digitalizatzeak.
Eskola2.0 eta Arbel digitalaren testu honen informazioarekin ondorio zehatz bat ateratzen dut. Hezkuntzan ez direla behar programa edo hezkuntza metodo hauek, diru gastu bat besterik ez direlako eta programa hauek aplikatu nahi badira oso ondo antolatuta egon behar dira.

jueves, 18 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoak

Gaur egun, gizarte informatizatu honetan teknologia berriek pisu edo garrantzia handia dute. Horregaitik, hezkuntzan beraien erabilera areagotzen ari dira. Blogek aplikazio ugari dituzte eta hauek oso baliagarriak izan ahal daitezke maila batetik aurrera.
Blog mota asko daude eta ondorioz, mota bakoitzeko blogek ezaugarri, helburu, aplikazio... desberdinak dituzte.
Orokorrean, blogen aplikazio didaktiko orokorrak hauek izan daitezke: informazioa modu askotan aurkeztu daiteke, elkarrekin komunukatu eta informazioa trukatu daiteke, webgune desberdinen informazioa izan dezakezu, gai baten inguruko bloga aurki dezakezu,edozein pertsonak sortu eta erabili ahal ditu bere erraztasunarengatik,...

lunes, 8 de noviembre de 2010

Eten digitalak eta hezkuntza

Testu honetan autoreak eten digitalari eta hezkuntzari buruzko hausnarketa egiten du. Bertan baita ere, eten digital motak eta hauen ezaugarriak azaltzen dizkigu.
Testu honetan zenbait ideia garrantzitsu ageri dira, ideia garrantzitsu guztietatik zenbait aukeratu ditut post honetan plazarazteko. Hauek dira ideiak:
-Beti egon da eten digitala ( adina, sexua, ekonomia edo kulturala).
-Mitoa:mundu guztiak ez du Internetera konektatzeko aukerarik.
-Arriskua: banatze elementu bihurtzen ari da, esklusiozkoa 8 pertsonak, kolektiboak, instituzioak eta herrialde).
-Teknologikotik bakarrik ez, banaketa eta marginazio sozial eta pertsonala.
-8 eten digital daude ( politikoa, hezkuntza, generazio, sexuzkoa, hizkuntza, irakasleena, ikasleena eta psikologikoa).
-Lau faktore daude TIC-etara ailegatzeko: infraegitura, lortzeko baldintza, ezagutza eta kalitatea.
-Sarea erabiltzearen marginazioak ondorio zuzenak dakartza, herrialde eta herrien banaketa. Eta honek klase sozial bat dakar “ infraklasea”.
-ONU zortzi puntu garrantzitsu aipatzen etorkizuneko gizartea hobetzeko. TIC-ak ere balio dute puntu horiek hobetzeko.
-Eten digitalan bi tendentzia handi daude, biguna (indikatzen da ebatzi beharreko arazoa informatika eta telekomunikazioen teknologien infraegitura dela) eta gogorra ( errealistagoa adierazten da, ebatzi beharreko arzoa desberdintasun sozial eta ekonomikoaren ondorio dela).
-Etorkizuneko gizabanakoak teknologi berrietan ere alfabetizatu behar izango dute, oinarrizko baliabide bat izango delako.
-Alfabetizazio berri honek hiru aspektu oinarrizko izango ditu: teknologiak instrumentalki maneiatzea, aktitude positiboa eta errrealista izatea hau erabiltzean, eta ebaluatzen jakitzea bere mezu eta erabiltzeko beharrizanetan.
-Etorkizuneko ikasleek konpetentzia edo gaitasun desberdinak adierazi beharko dituzte gaur egunekoekin konparatuz.
-Irakaskuntz-ikaskuntzan biraketa erradikal bat emanez TIC-ak gehituz.
-Hizkuntzazko eten digitala dugu, interneten ingelera erabiltzen da,honek ekartzen duen konnotazio soziokultural eta ideologikoarekin.
-Generaziozko eten digitala, gazteak dira teknologia honen kontsumitzaile nagusiak. Honek, hezkuntzan ondorio zuzenak dakartza.
-Eten honek irakasleak bihurtu inseguru eta inkopetente, ondorio negatiboak bihurtuz.
-Arazo nagusiak: motibazio falta eta atentzioa mantentzeko duten zailtasuna.
-Gazteen kultura ciberespazioa da.
-Generoaren eten digitala, gizonezkoek gehiago erabiltzen dute. Baina denborarekin emakumeen erabilpena handitrzen doa.
- Erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoak sortuko eten digitala. Teknologia desberdinak erabiltzaileen ezaugarrietara moldatzeko moldapen desberdinak egiten ari dira.
-Eten honek hiru ondorio ditu: teknologiak sortzen duen diskriminazioa, ez ahal izatea teknologia honetaz abantailak sortzea eta laboralki ezin intregatu ahal izatea.
-Hezkuntzaren munduan, eten digitalen inguruko arazoak ebatzi ahal izatea.
-Formazioak lortu behar du: informazioa lokalizatzeko kapazitatea garatzea, ebaluatzea, egituratzea eta organizatzea.
-Eten digitalak mantentzen dituzten barrerak apurtu ahal izatea.
-Eten digitalak eskluzio motiboa dugu ezagutzaren gizarte honetan, eta marginazio sozial eta pertsonalaren konfigurazioa.
Testu honen laburpena eta ideia garrantzitsuak atera ondoren nire iritzi kritikoa egiteko ordua da. Testu honen bidez aurretik ez nekien kontzeptu teknologiko baten infornazioa eta ezagutzeko gai izan naiz. baina eten digitalaren ezagutza minimoak jaso arren oraindik ez naiz ezagutza guztiaren jabe izateko gai ikusten eta horren arrazoia niri teknologiarekiko ezagutza eta jakinmina oraikndik eskasa delako. baina testu honen bitartez konturatu naiz eten gigitalek sortzen dituzten abantailak eta baita ere, ondorioak.
testu osoa irakurri ondoren esan beharra daukat gauza guztiak ez zaizkidala erabat argi geratu nahiz eta autoreak erabiltzen duen idazteko era nahiko argia izan.
Argi geratu ez zaidan kontzeptu edo iritzi bat testuaren egilearena da. nire ustez, idazlea teknologia berrien alde dago nahiz eta arazo batzuk sortu baina horretarako erantzunak ematen ditu eta aipatzen du nahiz eta eten digitalak egon etorkizunean arazo horiek konponduko direla.

jueves, 28 de octubre de 2010

Teknologia eta informazioaren gizartearen eragina

Informazioa eta bideoak bilatu ondoren teknologia eta informazioaren gizarteari buruzko hausnarketa edo iruzkin txiki bat egin dut.
Teknologiak eragin handia izan du gizartean.Teknologia berri hauei esker gizartea eraldatu da, bertan lanpostuak eratu eta berriztu egin dira.
Beste alde batetik, ikasteko eta irakasteko erak ere berriztu eta moldatu egin dira.
Teknologia berriek ahalbidetu digute beste lekuetako pertsona eta enpresekin komunikatu ahal izatea eta horrela informazioa elkar trukatu eta gizartean berriztapenak egitea.
Ondorioz, teknologia eta informazioaren gizartea eragin asko eta anitzak egin ditu eta bi elmentu hauek etengabe aldatzen ari direnez batek daki etorkizunean zer eskainiko diguten.

jueves, 21 de octubre de 2010

Prometeus iruzkina

Prometeus: la revolucion social de los medios bideoan teknologia berrien eragina gizartean azaltzen du. Nola gaur egun bizi dugun gizartea informazioaren gizartea dugula. Gizarte mota honetan infornazioak eta komunikazioek dute garrantzia.
Artikuluan aipatzen du nola gizakia jainkoa dela eta gizaki horrek dena ezagutzen edo jakiela, horrela Prometeusen mundu berria sortuz.Guzti hau, Interneteri esker edo bidez lortu da. Tresna teknologiko honek gizartean eraldaketa asko eta desberdinak eragin ditu. Eragin nagusi hauek egunkarietan, telebistetan, iragarkiean,... izan dira.
Gizartearen eraldaketa hau, gizarteko kide kopuru handitik gizabanako batera pasatzen da. Gizabanako horri prosumer deritzoguna. Gizabanako berri horrek informazioa produzitu eta kontsumitzen duelarik. Baina gizarteko edozein kide bihurtu daiteke prosumer bat.
Horren ondorioz, etorkizuneko gizartea digitala eta digitalizatua izango da.Honekin jende asko dago ohitzen teknologia berriak erabiltzera.
Teknologia berriek ahalbidetzen digute identitate berri eta anitzak eratzen.Horrela gizaki bakoitzak bere nahien arabera eralda dezake bere identitatea.
Etorkizunean telebista, irratia, egunkariak,... denak Internetera eta metodo digitalera pasatuko dira.
Azkenik, ondorio modura esan beharra dago, teknologia berriak gizartean oso garrantzitsua dela eta laburbilduz, esango dut gaur egungo eta etorkizuneko gizartea teknologiaren inguruan biratzen ari dela eta biratuko dela.

Prometeus