jueves, 25 de noviembre de 2010

Eskola2.0 eta Arbela digitala

Gaurko gizarteak bultzatzen du eskola eraldatzera. eskola2.0 programa helburu bat bakarrik du: transformazioa eta eraldaketa. Metodo hauek onura ekarri dezakete baina kaltea ere sor dezakete hezkuntzan. Hauen menpe ezaugarri hauek daudelako: irakasleen motibazioa, erabilitako metodologia, zentruaren partaidetza, zentroaren eta kurrikulumaren planen integrazioa, laguntza eta assoramendua eta TIC-en adaptazioa.
Porgrama honek ez du arazo hauei aurre egiteko konponbiderik jartzen eta ez da aurkitzen saiatzen. Programa hau teknologiak eskuratzen zentratzen da eta ez pedagogia bat eskeintzen zentruari.
Laburbilduz, esan daiteke Eskola2.0 ez dela hezkuntza edo irakaskuntza programekin lotura handia duen programa baizik eta, diru publikoaren gastua justifikatzeko erabiltzen den aitzakia hezkuntzaren prozesu merkantilizatu batean.
Eskola2.0-ren aitzindaria arbela digitala proiektua dugu. Proiektu hau Kurrikulum edo esperientzia gabe jarri zen praktikan. Proiektu honekin zentruek baliabide teknologikoak eskuratu behar zituzten eta honek izugarrizko inbertsioa suposatzen zuen. Proiektu honen emaitzak hauxe zioten: ikasleek emaitza berberak lortzen zituztela ( teknologi berriekin zein ez).
Ondorioz "Arbel digitala" erabili duten irakasle batzuk Eskola2.0 programa martxan jartzearen kontra agertzen dira.
Ondorio modura esan dezaket, teknologi digitalen gizarte batetan bizi gara eta hezkuntza berria horri lotuta dago. Horregaitik honetan murgildu beharko ginatezke: hezkuntza modelo bat gizarte digital honetarako, ezagutzaren, irakaskuntza, baloreen, pedagogi estrategien eta konpartitzearen aldaketen alde, egitura berriak jartzen eta ahalbidetzen, irakaslearen eta hezkuntza komunitatearen partaidetza bultzatzea, irakaslea eta zentrua zaintzen, irizpide zehatzak jarriz teknologia berriak erabiltzen eta ezagutzak eta software librea sartzea prozesu dinamizizatzaile bezala.
Kontestu honetan izango luke hezkuntza digitalizatzeak.
Eskola2.0 eta Arbel digitalaren testu honen informazioarekin ondorio zehatz bat ateratzen dut. Hezkuntzan ez direla behar programa edo hezkuntza metodo hauek, diru gastu bat besterik ez direlako eta programa hauek aplikatu nahi badira oso ondo antolatuta egon behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario