jueves, 21 de octubre de 2010

Prometeus iruzkina

Prometeus: la revolucion social de los medios bideoan teknologia berrien eragina gizartean azaltzen du. Nola gaur egun bizi dugun gizartea informazioaren gizartea dugula. Gizarte mota honetan infornazioak eta komunikazioek dute garrantzia.
Artikuluan aipatzen du nola gizakia jainkoa dela eta gizaki horrek dena ezagutzen edo jakiela, horrela Prometeusen mundu berria sortuz.Guzti hau, Interneteri esker edo bidez lortu da. Tresna teknologiko honek gizartean eraldaketa asko eta desberdinak eragin ditu. Eragin nagusi hauek egunkarietan, telebistetan, iragarkiean,... izan dira.
Gizartearen eraldaketa hau, gizarteko kide kopuru handitik gizabanako batera pasatzen da. Gizabanako horri prosumer deritzoguna. Gizabanako berri horrek informazioa produzitu eta kontsumitzen duelarik. Baina gizarteko edozein kide bihurtu daiteke prosumer bat.
Horren ondorioz, etorkizuneko gizartea digitala eta digitalizatua izango da.Honekin jende asko dago ohitzen teknologia berriak erabiltzera.
Teknologia berriek ahalbidetzen digute identitate berri eta anitzak eratzen.Horrela gizaki bakoitzak bere nahien arabera eralda dezake bere identitatea.
Etorkizunean telebista, irratia, egunkariak,... denak Internetera eta metodo digitalera pasatuko dira.
Azkenik, ondorio modura esan beharra dago, teknologia berriak gizartean oso garrantzitsua dela eta laburbilduz, esango dut gaur egungo eta etorkizuneko gizartea teknologiaren inguruan biratzen ari dela eta biratuko dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario