viernes, 15 de octubre de 2010

Web2.0

Web2.0 web sozial bat da, non beste pertsona batzuek sortzailearen eginkizun berberarekin lan egiten duten. horrela denen artean webgunean informazio berriak sortuz eta konpartituz. Horregaitik, gune hau partehartzailea eta dinamikoa da. Web2.0 dokumentuez gain blogak, bideoak, wikiak, imaginak eta foroekin lan egiten dute.
Web2.0-ren aplikazioen abantailak ugari dira. Horietko bat wikia dugu. Honetan erabiltzaile eta partehartzaileek informazioa trukatzen dute.Bestalde, blogak erabiltzaileen komunikazioa eta interesen trukaketa ahalbidetzen dituzte. Laburbilduz, web2.0-ren aplikazioek erabiltzaileen komunikazioa, kudeaketa, informazio berriak, partehartzea, erlkarreragina,...moduko gaiza eta esperientziak ahalbidetzen dituzte.
Esperientzia honen ondorioak asko eta desberdinak izan ahal dira pertsona bakoitzaren arabera. Adibidez, esperientzia hauen bitartez kultura desberdinak ezagutu eta ulertu ditzazkegu. Baita ere, gizartean duten eragina, horren arrazoia zera da teknologia berriek gizarteko ohiturak eraldatu edo moldatu ditzzketelako, batzuetan hobera egiteko eta beste batzuetan txarrera egiteko. baina aplikaziorik garrantzitsuena eskolan edo hezkuntzan emango da. Aplikazio horien bidez ikasleek saretik informazioa erabiltzeaz gain sortu eta eraldatu dezaketelako.
Bukatzeko, nire iritziz web2.0-k aurrerapen handia eta erabilgarria dugu nahizeta asko ez ezagutu. Aplikazio honen bitartez eginkizun eta ekintza ugari egin ahal ditugulako. Azkenik, esan beharra dut, orokorrean teknologia berriak gizarte eta gizabanakoarentzat onuragarriak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario